Herriko sare elektrikoan izandako matxura bat dela eta, Iberdrola enpresak konponketa-lanak egiten ibili da aste honetan Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren atzeko aldean, Iturbide kaleko 6. ataritik aurrera. Lanak espero baino gehiago luzatu dira, eta datorren asteazkenera arte, otsailak 4, aparkalekuak ez dira erabilgarri egongo. Barkatu eragozpenak.
