Bertako zuhaixkak landatu dituzte egunotan Herrio natur-taldeak eta Udaleko lorezaintza enpresak

Herrio natur-taldeak, Orioko Udaleko lorazaintza enpresarekin elkarlanean, 40 bat artea landatu ditu azken asteotan herriko hainbat gunetan. Hain zuzen, Abaromendiko eremuan, autopista azpiko inguruan eta Karela kiroldegiaren eta Mendibeltz futbol zelaiaren arteko berdegunean egin dituzte landaketak.

41 izan dira, zehazki, landatutako arteak. Bertako zuhaitz espeziea da, hosto iraunkorra duena eta hakunde motelekoa; horri esker, paisaian modu iraunkorrean txertatzen da artea, eta ingurunearekin bat egiten duenez, balio ekologiko eta paisajistiko handia du.

Ekimen honen bidez, tokiko biodibertsitatea indartu nahi da, bertako espezieak lehenetsiz. Eta horregatik, Orioko udalak Herrio natur-taldearen lana balioan jarri nahi du, horrelako ekimenen bidez, herriari egiten dion ekarpen garrantzitsuagatik.