Otsailaren 22an, igandearekin, egingo dute urteko dantza-ekitaldia Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek. Ohi bezala, Karela kiroldegian izango da, eta emanaldi jendetsua izaten denez, saioa bitan banatuko dute, iaz bezala: 13:00etan izango da lehen txanda, eta 17:00etan bigarrena.
Lehen txandan 4 eta 6 urte arteko 84 ikaslek hartuko dute parte, eta euskal dantza oinarri hartuta prestatu dituzten koreografiak egingo dituzte. Ondoren, 17:00etan, 7 eta 13 urte arteko 132 dantzari aterako dira eszenatokira, euskal dantzak eta bestelako koreografiak interpretatzera. Haiekin batera izango dira eskolako instrumentuko ikasle eta irakasleak, dantzei erritmoa jartzeko.
Harribil dantza-taldeak ere parte hartuko du ekitaldian, gonbidatu gisa.
