Aurreko ostiralean udaletxean egindako Euskaraz bizi-bizi
egitasmoaren aurkezpenean orain dela 20 urte grabatutako bideoa eman zen.
Bideoaren proiekzioak ostiraleko ekitaldian izan zuen arrakasta ikusita, Udaleko Euskara batzordeak erabaki du youtubera igo eta guztiontzat ikusgai jartzea.
Udaleko Euskara batzordeak orain dela 20 urte abiatu zuen Euskaraz Gazte
kanpaina, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko. Kanpaina horren barruan ekitaldi ugari izan ziren eta horietako bat izan zen bideoaren grabazioa.