2026-2027 ikasturtean matrikulatzeko hirugarren deialdia bihar, irailaren 1ean, zabalduko du Danbolin Musika eta Dantza Eskolak. Hilaren 4ra arte, ikasle berriak matrikulatzeko epea zabalduko da, beti ere, leku libreak baldin badaude eta matrikulazio ordena jarraituz. Plazak irailaren 7an esleituko dira.
Ikasketak
Ikasturtea irailaren 11n hasiko da, ostiralarekin, eta hau da eskaintza:
- maila (4, 5, 6 eta 7 urtekoak)
- Musika eta mugimendua.
- Instrumentuak (7 urtekoak): txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa.
- eta 3. maila (8 urtetik aurrera)
- Musika-mintzaira (2. maila).
- Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
- Euskal dantza.
Informazio gehiago
Musika-eskolari buruzko informazioa (ordutegiak, prezioak, egutegia…) ikusteko aukera dago hemen.
Matrikulazioa
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo Danbolin Musika eta Dantza Eskolara (Iturbide kalea, 18.) irailaren 1etik aurrera, deitu 943 833 727 telefonoa edo idatzi danbolin@orio.eus helbidera.
