Andoni Bastarrika artistak haurrei zuzendutako hondarrezko eskulturen tailerra emango du abuztuaren 13an, ostegunarekin, Antilla hondartzan. Saioa 11:00etan hasiko da, eta parte-hartzea librea izango da. Ekimenaren helburua da haurrei hondarrarekin esperimentatzeko eta sormena lantzeko aukera eskaintzea, naturarekin harremanetan.
Bastarrika artista autodidakta da, eta hondarrarekin egiten dituen eskultura errealistengatik da ezaguna. Bere lanetan hondarrari bizia ematen dio, eta animalien eta izaki fantastikoen irudi ikusgarriak sortzen ditu, hondar hezea eta eta hainbat tresna xume erabiita.
Haur, nerabe eta helduei zuzendutako tailerrak ere eskaintzen ditu, eta parte-hartzaileek ez dute aparteko tresnarik eraman behar.
Hilaren 13an, Orion
Abuztuan Orion emango duen saioan, hondarrarekin eskulturak edo gazteluak sortzeko oinarrizko teknikak ezagutuko dituzte haurrek, eta bakarka nahiz taldean aritzeko aukera izango dute. Tailerraren bidez, sormena, arreta, naturarekiko harremana eta elkarlana landuko dituzte, giro parte-hartzaile eta atseginean.
