Hilobiak garbitzeko eta loreak ureztatzeko Udalak jarritako materiala erabili dezakete herritarrek hemendik aurrera. Alde Zaharreko sarreran, iturriaren ondoan, jarri dira ureztagailuak, erratzak eta palak.
Norberaren hilobien mantentze lanak errazteko asmoarekin jarri da material hori eskura, etxetik eraman behar ez izateko. Hilerriko erabiltzaile guztiek erabili dezakete; horrexegatik, erabilera egokia egitea eskatzen du Udalak, eta bere tokian gordetzea lanak amaitutakoan.