Goizean hondartzaldean izandako sutea hasiera batean azkar kontrolatuko zela uste bazuten ere, espero baino gehiago luzatzen ari dira itzaltze lanak, sutea dagoen lekura iristeko zailtasunak direla eta.
Horren ondorioz, herrian aurreikusitakoa baino ke gehiago ari da pilatzen. Gainera, sua itzaltzeko erabiltzen ari diren likidoak eta suteak sortutako hondakinak erriora iristen ari dira.
Une honetan egindako neurketen parametroak ez dira larriak, baina larrialdi zerbitzuek gomendatu dute aire libreko kirola eta hondartza zein errio inguruko jarduerak saihestea.
Orain arte, haizearen norabideagatik, keak ez du hondartza eremuan eragin nabarmenik izan eta, horregatik, hondartza zabalik mantendu da. Hala ere, haizearen norabidea alda daitekeenez, prebentzio neurri gisa hondartza eremua itxi egingo da.
