Udalak 2013ko urrian egin zuen lehen mailako ofizial balio anitzeko lanpostu bat betetzeko deialdia, eta urtarrilaren 16an izango da deialdi horren barruko aurreneko azterketa.
Lehen azterketa (teorikoa, nahitaezkoa eta baztertzailea) 10:00etan hasiko da Karela kiroldegian.
Guztira, 173 pertsona daude deituta, lehen azterketa hori egiteko.