Orioko Korrika batzordeak honako programa antolatu du, Korrika Kulturalerako:
Martxoak 18, asteazkena
15:15 Korrika Txikia, Bikamiotatik abiatuta, Herriko Plazaraino, bi eskolek antolatuta.
17:00 Txurrumuskik antolatutako HITZANITZ jolasa Ikastolako aretoan, LH3tik DBH4ra arteko haur eta gaztetxoentzat.
22:30 Anje Duhalderen kantaldia kultur etxean (gonbitak dagoeneko ahituta daude).
Martxoak 19, osteguna
09:30 Eskualdeko autobusa abiatuko da Urepelera, Korrikaren hasieran parte hartzeko. Autobusa hartzeko tokia: Donostia aldeko autobus-geltokia.
Martxoak 21, larunbata
14:00 Orioko euskaltzaleen bazkaria Satxota sagardotegian. Txartela aldez aurretik erosi behar da kultur etxean edo Kolon Txiki tabernan (azken eguna: martxoak 18).
16.00, 20:00 eta 23:00etan Herriko bertsolarien arteko txapelketa, Satxotan hasi eta herriko tabernetan bukatu.
22:00 Korrika gaua herriko tabernetan.
Martxoak 22, igandea
15:20 Korrika iritsiko da Orioko plazara.
Martxoak 28, larunbata
07:15 ‘Zabaldu arnasa Korrika’ ekimena. Oriotarren autobus bat joango da Agurainera, Lautadako euskaltzaleekin batera Korrikan parte hartzera. Izen emateko azken eguna: martxoak 26. Tokia: Karela eta kultur etxea. Prezioa: 3 euro (autobusa + kamiseta).
Martxoak 29, igandea
09:30 Eskualdeko autobusa abiatuko da Bilbora, Korrikaren bukaeran parte hartzeko. Izen emateko azken eguna: martxoak 23. Tokia: kultur etxea eta Kolon Txiki taberna. Prezioa: 10 euro (autobusean bertan ordaintzeko). Bueltan abiatzeko ordua: 20:30.