Musika Eskolan izena emateko epea ekainaren 22an zabalduko da

 

Danbolin Musika Eskolan 2016-17 ikasturtean matrikulatzeko, ondorengo aukerak izango dira:

 

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak)

– Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

 

2. MAILA (7 urtetik aurrera)

– Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

– Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

– Instrumentuko plazak mugatuta daude.

 

3. MAILA (12 urtetik aurrera)

– Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.

– Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

 

JARDUERAK

– Abesbatza, tronboia, tuba eta harpa.

 

MATRIKULATZEKO EPEAK

– Ekainaren 22tik uztailaren 6a bitartean. Berriz ere, irailaren 1etik 6ra bitartean irekiko da matrikulazioa.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

– Musika eskolara deitu 943 833 727 telefonora.