Gipuzkoako Historialarien Elkarteak crowdfunding kanpaina bat abiatu du, ‘Gipuzkoako Historiaren Sintesia’ argitaratzeko

Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak proiektu bat jarri du martxan, ‘Gipuzkoako Historiaren Sintesia’ argitaratzeko. Proiektua egiteko, Kutxaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du; baina diruaren zati bat falta zaie eta, horregatik, crowfunding kanpaina bati ekin diote, falta zaien diru hori osatzeko.

Crowfunding kanpaina goteo.org plataforman abiatu dute eta, horren bidez, edozein herritar zein erakundek aukera dauka egitasmoa diruz laguntzeko.

Udalak, egitasmoari interesgarri iritzita, horren berri zabaltzen laguntzea erabaki du.

Proiektuari laguntza eman nahi dionak edo informazio gehiago nahi duenak hona jo behar du:

https://eu.goteo.org/project/historia-de-gipuzkoa

Bardulia Nunquam Superata

Egitasmoari ‘Bardulia Nunquam Superata’ izena jarri diote eta asmoa da Gipuzkoako Historiaren Sintesia osatu eta publikatzea, gure herrialdearen historia eguneratuz eta mito zaharrak puskatuz.

Proiektuaren helburua 250 orrialdeko Gipuzkoako Historiari buruzko liburu bat argitaratzea da, eskuliburu izateko nahairekin. Liburuak Gipuzkoako Historia ikertuko du, Aurrehistoriatik gaurdaino.

Alvaro Aragón Ruano da Gipuzkoako Historialarien Elkarteko diruzaina eta bera izango da proiektua koordinatuko duena.