Gaurko egunez, azaroak 15, hasi dira lanak, Itxaspeko bideko luizien arazoa konpontzeko.
2016ko irailaren 16an mendiko harriak erori ziren Itxaspeko bidera, hondartzatik berrehun bat metrora. Udalak, orduan, arriskua zegoela ikusita, bidea itxi zuen eta, geroztik, debekatuta egon da bertatik pasatzea.
Mendi magaleko harriak berriz erortzeko arriskua saihesteko, metalezko sare batez estaliko da goiko argazkian ikusten den zatia.
Obrak 3-4 aste iraungo du eta 15.000 euroko kostua izango du.
Bitartean, bideak itxita segituko du.