Hondartzako taberna-jatetxeetako bat kontzesioan emateko lehiaketa abiatu du Udalak

Udalak lehiaketa publikoa jarri du martxan, Antillako hondartzako 1. eraikinean ostalaritza zerbitzuak emateko kontratua adjudikatzeko. Eraikin hori errio ondokoa da eta, oraintsu arte ‘Gure aitona’ taberna-jatetxea egon da bertan.

Lehiaketa publikoaren iragarkia apirilaren 10ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/04/10/c1702479.pdf

Lehiaketaren baldintza-orriak hemendik deskarga daitezke:

Euskaraz:

http://www.orio.eus/eu/iragarki-taulaa/kontratatzailearen-profila/download/432/4122/25

Gaztelaniaz:

http://www.orio.eus/es/iragarki-taulaa/kontratatzailearen-profila/download/433/4123/87

Lehiaketara proposamenak aurkezteko azken eguna 2017ko maiatzaren 8a izango da.