Ekainaren 5etik 16ra izango da izen emateko epea, soldadura ikasketak egiteko Zumaian

Datorren ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako soldadura ikasketak egiteko aurrematrikula ekainaren 5etik 16ra izango da. Ikasketa horiek Udal Elkarteak Zumaian daukan Soldadura Zentroan ematen dira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin.

Espezialitatearen izena hau da: SOLDADURA, FABRIKAZIOA ETA MUNTAIA

Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15,16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

Aurrematrikulazioa: Ekainaren 5etik 16ra, Soldadura Zentroan. Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.

Helburua: batetik, ikasketa praktikoaren bidez, ofizio edo lanbide baten oinarrizko ezagutzaren jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.

Lehenengo ikasturtea:

  • Fabrikazioko oinarrizko eragiketak
  • Soldadura eta metalezko arotzeria
  • Aluminio eta PVCko arotzeria
  • Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak
  • Zientzia aplikatuak I
  • Komunikazioa eta gizartea I
  • Tutoretza eta orientazioa

Bigarren ikasturtea: 

  • Elektronika eta elektrika taldeak
  • Karbonodun altzairuzko materialen soldadura
  • Zientzia aplikatuak II
  • Komunikazioa eta gizartea II
  • Lan prestakuntza eta orientazioa
  • Tutoretza eta orientazioa
  • Lantegietan formakuntza

Eskualdeko lantegietan laneratzea:

  • Lan praktikoan oinarritutako ikasketak
  • Bakarkako ikasketa prozesua
  • Erritmo eta maila desberdinak
  • Jarraipena eta orientazioa
  • Laneko segurtasun eta higienerako prestakuntza
  • Eskualdeko enplegu eta prestakuntza zerbitzuekin elkarlana

SOLDADURA ZENTROA

Urola Plaza 10, Estazioko industrialdea, 20750 Zumaia

Telefonoa: 943 862576

soldadurazentroa@urolakosta.eus

www.urolakosta.eus