Gipuzkoako Foru Aldundiak argiak jarriko ditu, Udalak eskatuta, Txanka-hondartzako bidean dagoen autopista azpiko pasabidean.
Udalak aspaldi eskatu zion Foru Aldundiari argi horiek jartzea, toki iluna geratzen delako eta gero eta jende gehiago pasatzen delako hortik.
Aldundia hasita dago argiak jartzen dagoeneko eta datorren astean bukatuko du, dena normal joanda. Argiak jartzeko gastuak Foru Aldundiak hartuko ditu bere gain, osorik.