Urriaren hasieran bukatu ziren Zaragueta eskola handitzeko lanak

Urriaren 11n bukatu ziren Zaragueta herri eskola handitzeko lanak. Lanik handienak udan egin dira eta irailaren hasierarako erabilgarri zegoen behe-oineko jangela. Gainerako lanak pixkanaka osatu dira.

Egindako obraren bitartez, lau gela berri sortu dira —bi, solairu bakoitzean— eta, gainera, eskolako jangela handitu da.

Eskola handitzeko lanarekin batera Udalak, premia ikusita, beste zenbait konponketa ere egin ditu bertan: eraikinaren teilatu hegalak konpondu, terrazo zaharra kristalizatu, umeen jolas parkeko lurra berritu eta kanpoko biltegia handitu.

Lanak Moyua enpresak egin ditu eta 469.819,61 euroko kostua izan dute guztira (BEZa barne). Lan horiek egiteko, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso du Udalak: kostuaren %60.

zaraguetakolanakbi17