Udala oinezkoentzako pasabideak garbitzen eta gatza botatzen ari da; baina herritarrei eskatzen die kontu handiz ibiltzeko.
Hau idazteko garaian (10:00etan) elurra ari du oraindik eta honako hau da egoera:
- Hondartzatik Txankara bitarteko errepidea itxita dago.
- Anibarko Portutik Txankara bitarteko errepidea irekita dago momentuz; baina kontu handiz ibili behar da eta edozein momentutan itxi daiteke berriz.
- Herriaren barruan Iturbide kalea, Antxiola kalea eta Kale Nagusia itxita daude.
- N-634 errepidea itxita dago Donostia aldera eta Zarautz aldera.
- Trena ez dabil.