OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK ekimena abiatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

SPRIren eskutik, Urola Kostako Udal Elkarteak OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK izeneko egitasmoa antolatu du. Helburua da eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek teknologia berriak beren negozioetan txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea.

Ekimen hau kokatzen da SPRIren “Ekintzaile, Autonomo eta mikroenpresentzat ezarritako IKT konponbideak – Inplantalariak” zerbitzuaren barnean.

Egitasmoaren barruan ondorengo aholkularitza eskainiko da:

TALDEKO SAIOAK: Taldeko 3 aholkularitza-tailerretan parte hartzeko aukera

TALDEKO edo BANAKAKO SAIOAK (aukera bakarra parte-hartzaile bakoitzeko): 4 esku-hartze motaren artean aukeratzeko

Taldeko saioak 5-6 parte-hartzailerentzat eskainiko dira. Bakoitzak bere portatila ekartzeko aukera izango du. Edozein kasutan, Udal Elkarteak portatila mailegatzeko aukera eskainiko du, parte-hartzaileek aurrez eskatzen badute.

Noiz eta non

OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK apirileko eta maiatzeko ostiral guztietan egingo dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan:

Ordua: 9:15

Iraupena: Saio gehienak 4 ordukoak izango dira.

Lekua: Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea, Zarautz (Udal Elkartearen egoitza)

Norentzat: Eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaiako) ekintzailea, autonomoa edo enpresa txikia bazara (10 langile baino gutxiagokoa), doako aholkularitza zerbitzu honen bidez, teknologia berriei etekina ateratzeko aukera izango duzu.

Parte hartzeko ezagutza maila

Ekimen honetan parte hartzeko ez da teknologia ezagutza berezirik behar. Ezagutza maila oso oinarrizkoa edo oso aurreratua duten parte-hartzaileak, zuzenean, bakarkako saioetara bideratuko dira. Gainontzekoek saioetan parte hartzeko aukera izango dute. Ezagutza maila aholkulari batekin telefonoz egindako elkarrizketa baten bidez zehaztuko da.

Agenda

APIRILA- TALDEKO SAIOAK (denetan edo baten batean parte hartzeko aukera dago)

2018/04/13 Zibersegurtasuna – 4 ordu

2018/04/20 Fakturazio elektronikoa – 4 ordu

2018/04/27 Gailu mugikorrak – 2’5 ordu

MAIATZA- ESKU-HARTZE SAIOAK (bakarra aukeratu)

2018/05/04 Sustatze aktiboa – 4 ordu

2018/05/11 Interneten presentzia – 4 ordu

2018/05/18 Barne efizientzia eta lainoan lan egin – 4 ordu

*Bakarkako aholkularitza: aurre-diagnostiko bat egin ostean, parte-hartzaileak lantokian bertan aholkulari bate bisita izango du, teknologia berrien aukeren artean beren enpresarentzat interesgarriena dena inplementatzeko.

Argibideak eta izena emateko

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak
  • (Aintzane Ruesgas/ Eli Uzkudun / Maider Ibarbia)
  • Tel. 943 890808, enpresa@urolakosta.eus

Inplantalariak aholkularitza zerbitzuaren abantailak: IKT konponbideak MikroETEetan

SPRIren (Eusko Jaurlaritzaren Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziaren) Inplantalariak Programan 4.500 mikroETE eta autonomo baino gehiago parte hartzen ari dira. Aholkularitza zerbitzu horrek laguntzen die beren lehiakortasuna hobetzen, Elektronika, Informazio eta Komunikazioen Teknologiei esker (EIKT irtenbideak).

Programa horretako aholkulari teknologikoen laguntzarekin inplementatutako EIKT irtenbideen eraginkortasuna agerian geratzen da parte-hartzaileek lortutako emaitzak ikusita:

  • %60k bere markaren irudia hobetu du eta %75ek baino gehiagok bezero gehiago atzeman ditu.
  • %47k bezero gehiago erakarri ditu interneten posizionatzeko eta sustatzeko kanal eta hedabide berriei esker.
  • %43k enpresaren kudeaketa optimizatzen du eta %35ek bezeroarekiko arreta hobetzen du.
  • %25ek salmentak hobetzen ditu bezeroak gusturago daudelako zerbitzuarekin.

Inplantalariak programari buruzko informazio guztia SPRIren webgunean aurki daiteke, www.spri.eus, “MikroETEentzako Laguntzak” atalean. Hor eskura ditzakezu IKT irtenbideen katalogoaren azken bertsioa eta zerbitzuan parte hartzeko eskaera.