Osteguneko azoka ikastola aurreko plazan izango da aste honetan

Osteguneko azoka tokiz aldatuko da aste honetan eta, Herriko Plazan egiteko partez, ikastolaren aurreko zabalunean egingo da.

Herriko Plazan ekitaldia izango da, 10:00etan

Udalak eta bi ikastetxeek jende-katea antolatu dute biharko, Emakumearen Eguna dela-eta: bi eskoletako LHko eta DBHko haur eta gaztetxo guztiak kate bat osatuz joango dira beren ikastetxetik plazaraino eta, ondoren, 10:00etan, ekitaldi labur bat egingo dute han. Hemen daude ekitaldiaren zehaztasunak:

Jende-katea 2018