Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan, eta deialdia egiten du lanpostu horiek betetzeko. Deialdian parte hartzeko, langabetua izan behar da eta Orion erroldatua, gutxienez 201ko urtarrilaren 1az geroztik. Hartuko diren langileen kontratuak lan-zuzenbidezko erregimenean egingo dira, denboraldi baterako.
LANPOSTUAK
- Kabinen garbitzailea (bi lanpostu).
- Kanpineko komunen garbitzailea (lau lanpostu).
- Udaltzain laguntzailea (lanpostu bat).
- Kanpineko zaindaria (lanpostu bat).
- Txu-Txu trenaren gidaria (lanpostu bat).
Udaleko aldizkako langile finkoren batek lanpostuari uko egiten badio, haren lanpostua ere gehituko zaio goiko zerrendari; eta Udalari aurreikusi gabeko premiaren bat sortzen bazaio ere, sor daiteke beste lanposturen bat.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA
Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den eskaera-orria betez (eskaera-orria beheko estekatik ere deskargatu daiteke). Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.
Eskabideak martxoaren 19tik apirilaren 13ra bitarte aurkeztu behar dira, biak barne.
Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak (beheko estekatik ere deskargatu daitezke). Lanpostu horiek betetzeko probak 2018ko apirilaren 28an egingo dira, larunbatarekin, Orioko kultur etxeko areto nagusian, goizeko bederatzietan hasita. Ordutegi zehatzak aurrerago argitaratuko dira webgune honetan.