Udalak deialdia egin du, udaldirako udaltzain laguntzaile bat kontratatzeko

Orioko Udalak udaltzain laguntzaile bat hartuko du lanerako aurtengo udaldian (ekainean zehar hasi eta irailaren 9ra arte) eta deialdia egiten du lanpostu hori betetzeko. Hartuko den langilearen kontratua lan-zuzenbideko erregimenean egingo da, denboraldi baterako eta lanaldi osorako.

LANPOSTUA

Orioko udaltzain laguntzaile bat.

Baldintzak

• Deialdian parte hartzeko, 18 urte beteak izan behar dira; eta, gehienez, 35 urte.

• Euskaraz hitz egiten jakitea, lanpostuari dagozkion funtzioak egoki bete ahal izateko neurrian. Euskarazko ahozko proban, nahitaez, 2,1eko puntuazioa lortu behar da gutxienez.

• B1 mailako gidabaimena edukitzea.

Azterketak

Hiru azterketa egin beharko dituzte izangaiek:

• Euskarazko ahozko proba. Bost minutuko elkarrizketa labur bat izango da. EGA maila edo baliokideren bat dutenek ez dute azterketarik egin beharko, baldin eta, parte hartzeko eskaria egiterakoan, agiriaren kopia ekarri badute. Bestalde, azken hiru urteotan udako lanpostuetarako euskara-proba noizbait egin dutenek ere ez dute, nahi ez badute, proba berriz egin behar izango, eta azken aldiko nota gordeko zaie.

• Test teorikoa, zirkulazio-seinaleei buruzko eta bide-segurtasunari buruzko ezagupenak baloratzeko.

• Proba praktikoa: txosten edo atestatu bat idaztea.

Balorazio-irizpideak

1.- Egoera ekonomiko-familiarra (aurkeztutako agirien arabera) 0-3 puntu

2.- Euskarazko ahozko proba 0-3 puntu

3.- Test teorikoa 0-5 puntu

4.- Proba praktikoa 0-4 puntu

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den eskaera-orria betez, titulazioak behar bezala kreditatuz. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Maiatzaren 28tik ekainaren 8ra bitarte, biak barne.