Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak informazio-gune bat jarriko du hondartzan uztailaren 10etik 15era

telamarinera17Itsasoko hondakinek eta plastikoen eraginak ingurumen arazo handia sortzen dute, eta hori ezin argiago ikusten da hondartzan.

Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak garrantzi berezia eman nahi dio hondartzetako hondakinen kudeaketa egokiari eta, hortaz, sentsibilizazio-kanpaina bat jarri du martxan, hondartzen erabiltzaileek ere hondakinak ondo bereiz ditzaten.

Foru Aldundiak, iaz bezala, informazio-gune bat prestatu du eta hondartzaz hondartza mugituko du udako hilabeteetan:

Uztailaren 3tik 8ra: HONDARRIBIA

Uztailaren 10etik 15era: ORIO

Uztailaren 17tik 22ra: ZARAUTZ

Uztailaren 24tik 29ra: GETARIA

Uztailaren 31etik abuztuaren 5era: ZUMAIA

Abuztuaren 7tik 12ra: DEBA

Abuztuaren 14tik 19ra: MUTRIKU

Abuztuaren 21tik 26ra: DONOSTIA (ZURRIOLA)

Abuztuaren 28tik irailaren 2ra: DONOSTIA (ONDARRETA)

Informazio-guneak itsas garraiorako erabiltzen diren edukiontzi handien itxura du eta barruan hiru atal dauzka:

1- Hondartzei buruzko informazio orokorra, hondartzak modu jasangarrian eta arduratsuan erabiltzeko aholku praktikoak, zerbitzu eta azpiegiturak, web kamerak, etab.

2- Hondakinen gaikako bilketa sustatzeko kanpaina eta tailerrak umeei zuzendutakoak, Emaus Fundazioaren laguntzarekin, arratsaldeko ordutegian (17:30-19:00).
Umeei zuzendutako jarduera horren bitartez, hondakinak bereizteko eta birziklatzeko modu erakargarriak eskaini nahi dizkiegu, eta, horretarako, jolas bat aukeratu da, Euskal Herriko ohiko herri kirol batean oinarritutakoa: lokotz bilketa. Edukiontziak jarriko dira, umeei begira diseinatutakoak: marroia, urdina, horia eta berdea; jolasean ikasiko dute nora bota behar den hondakin bakoitza.

3- Plastikoen eraginaren berri emateko espazioa.