Egunkariaren aldeko batzordeak bilera egingo du, ostera, datorren asteartean, martxoak 18.
Bilera arratsaldeko zazpietan izango da kultur etxean, 19:00etan hasita.
Aurreko bileran hamazazpi bat lagun bildu ziren, eta lanean hastea erabaki zuten, lehentasuntzat hartuta ahalik eta harpidetza gehien lortzea herrian.
Astearteko bileran parte hartzera gonbidatuta daude herritar guztiak eta, batez ere, herriko talde eta erakundeetako ordezkariak.