Herrio natur taldeak haziak banatuko ditu larunbatean

Urteroko ohiturari jarraituz, Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko ditu larunbatean, azaroak 21. Herriko Plazan jarriko dute mahaia 11:00etan eta bertan izango dira 13:30ak arte.

Ekimenaren bitartez, Herrio taldeak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu bertako zuhaitz espezieak zaintzearen garrantziaz.

Banaketaren helburua da herritarrek zuhaitz-hazi horiek etxean ereitea eta, landaretxoa sortzen denean, kanpoan landatzea, toki egoki batean.

Lizarra, gaztaina, artea, haritza, elorri zuria, gorostia eta astigarra bezalako Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko dituzte.