Marta Trutxuelo historialari andoaindarrak egindako ?Orio historian zehar? azterlana eskura daiteke udal artxiboan gaurtik aurrera.
Marta Trutxuelok Orioko Udalaren beka baten bidez egin zuen Orioko herriaren historia jasotzen duen lana, eta orain Udalak argitaratu egin du, interesatuen eskura jartzeko.
Lan mardulak 345 orrialde ditu zortzi ataletan banatuta:
- Orioko geografia
- Orioko bilakaera historikoaren oinarriak: antzinarotik herriaren sorrera arte
- Ekonomia: oriotarren jardueren bilakaera
- Udal gobernua eta administrazioaren antolaketa
- Orio eta oriotarrak: biztanleriaren antolaketa eta bilakaera demografikoa
- Orio eta erlijioa: bizimodu baten oinarria
- Orioko hirigintzari buruzko ezaugarriak
- Orio eta oriotarren izaera. Kultur agerpideak
Eskuratu nahi duenak udal artxibora joan behar du eta han eskatu. 30 euroren truke jaso ahal izango du.