Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du martxoaren 29an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.
Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:
- Onartzea, egoki bada, ondorengo Ohiko eta Ezohiko Bilkuren akten zirriborroak: 2004ko maiatzaren 25eko ohikoa, 2004ko uztailaren 8ko ezohikoa, 2004ko uztailaren 27ko ohikoa, 2004ko urriaren 26ko ohikoa, 2004ko azaroaren 30eko ohikoa, 2004ko abenduaren 28ko ohikoa, 2005eko urtarrilaren 25eko ohikoa eta 2005eko martxoaren 9ko ezohikoa.
- Jendaurrean jartzea Orioko Udal Planeamenduaren Arau Subsidiarioen Berraztertze eta Egokitze Txostena, soilik 10. sektorearen (Palota) ordenamendu urbanistikoari dagokionean.
- Behin-betiko onarpena ematea, egoki bada, hiri-bizitegi eremu finkatuetan lokalen erabilera etxebizitzara aldatzeko diren jardunak arautzeko Udal Ordenantza.
- ?TALAI Herri Plataformak? aurkeztutako mozioa euskal preso politikoen kolektiboarentzako status politiko baten alde.
- Eskaerak eta galderak.