Martxoaren 10etik 16ra bitartean ekitaldiak antolatu ditu Orioko Korrika batzordeak, Udaleko Kultura batzordearekin elkar lanean.
Korrikaren 14. edizioa martxoaren 16an iritsiko da Oriora, goizeko 7:40ak inguruan.
Aldez aurretik, eta herrian giroa suspertzeko, kultur egitaraua prestatu du Korrika batzordeak, Udaleko Kultura batzordearekin elkar lanean.
Martxoak 10, osteguna
17:00etan bideo emanaldia izango da Kultur Etxean gaztetxoentzat: Chihiroren bidaia
marrazki bizidunetako filma.
19:30ean Koldo Ameztoi ipuin kontalari ezagunak saio bat egingo du Kultur Etxean bertan. Ipuin kontaketa gazte eta helduei zuzendua izango da eta areto nagusian egingo da.
Martxoak 11, ostirala
19:00etan antzerki emanaldia Kultur etxean: Jon Urraza aktore gaztearen bakarrizketa umoretsua. Izenburua: Ez haiekin... ezta haiek gabe ere
.
Martxoak 12, larunbata
11:00etan herriko taldeen arteko desafioa herriko plazan hasita: Altxorraren bila
. Jokorako izena eman duten taldeak hauek dira: Karkara, Harribil, Txurrumuski, Arraun Elkartea, Ikastola, surf taldea, futbol taldea, Herrio taldea eta Arkupe
14:30ean jokoan parte hartu dutenek eta nahi duten beste euskaltzale guztiek bazkaria egingo dute Satxota sagardotegian.
Martxoak 13, igandea
17:00etan haurrentzako jolasak izango dira Kiroldegian (txikientzat) eta Kultur Etxean (LH6ko gaztetxoentzat). Kiroldegian haurrentzako tailerrak eta jolasak antolatuko ditu Txurrumuski taldeak. Kultur Etxean, berriz, galdera joko bat egingo dute LH6ko zortzi taldek. Aurkezle eta animatzaile lanak I