Agenda 21eko diagnostikoaren zirriborroa eskura dago web orrian

Haizea Ikerketa eta Ondoan aholkularitza enpresek prestatu dute Orioko herriaren egoeraren diagnostikoaren zirriborroa, Tokiko Agenda 21eko lanen barruan, eta orain zirriborro hori herritarren eskueran dago, azter dezaten eta, hala nahi badute, ekarpenak egin ditzaten.

Egoeraren diagnostikoa bi aholkularitza enpresa horiek landu dute, Orioko Udalarekin elkar lanean eta mahai teknikoetan egindako ekarpenekin osatuta.

Oraingoz, zirriborro bat da, lanerako tresna bat, eta herritarren ekarpenekin osatu nahi du Udalak.

Zirriborroa eta bi laburpen koadroak aztertu nahi dituenak hona jo behar du horiek bere ordenagailura jaisteko:

http://www.oriora.com/Udala/Agenda21

Zirriborroa dokumentu irekia da eta herritarrek otsailaren 25a arteko epea dute bere ekarpenak egiteko. Ekarpen horiek, gero, alorkako mahai teknikoetan eztabaidatuko dira. Ekarpenak udaletxean bertan aurkez daitezke edo, bestela, nahiago izanez gero, honako helbide elektronikora bidalita: haizea@ctv.es