Larunbat gauean, uztailak 31, kontzertua izango da Orioko Salatxo tabernan, gaueko hamaiketan hasita: Ugarte anaiek txalaparta emanaldia eskainiko dute, Tagaq izeneko abeslariak lagunduta. Kontzertua berezia izango da, hemengo txalapartaren hotsei abeslari inuitaren ahots ederra gehituko zaielako.
Tagaq inuit etniakoa da, baina Euskal Herrian bizi da eta oso ahots ederreko emakumea da. Ugarte anaiak, berriz, oso ezagunak dira txalapartaren munduan, saio berritzaile asko egin dituztelako han eta hemen. Atzerrian ere sarritan izan dira, eta txalapartaren hots sarkorrak mundu osoan barrena hedatu dituzte.
Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, nahiz eta, oraingo honetan, larunbatean egingo den. Sarrera doan izango da. ‘Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, udan ostiralero, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giroa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.
Hiru taberna hauek parte hartzen ari dira aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: K2, Unar eta Salatxo.