Ba zen behin… opera!

Operaren mundua haurrei erakusteko emanaldia izango da kultur etxean apirilaren 5ean, aurtengo Musika Astearen barruan.

Ba zen behin… opera! izeneko ikuskizuna haurrentzat, arratsaldeko seietan hasita. Kutxaren laguntzarekin eta Musika Astearen programaren barruan, Danbolin Musika Eskolak saio berezia antolatu du, haurrei eta haien gurasoei operaren mundua ezagutarazteko modu erraz eta atseginean. Belatrix talde bizkaitarra izango da saioa eskainiko duena.

MUSIKA ASTEAREN PROGRAMA

MARTXOAK 29 ASTEAZKENA, KULTUR ETXEAN

19:00etan: Danbolin Musika Eskolako instrumentuko ikasleak.

MARTXOAK 30, OSTEGUNA, KULTUR ETXEAN

18:00etan Danbolin Musika Eskolako instrumentuko ikasleak.

MARTXOAK 31, OSTIRALA, KULTUR ETXEAN

17:30ean: Danbolin Musika Eskolako tailerreko ikasleak.

19:00etan: Danbolin Musika Eskolako instrumentuko ikasleak.

APIRILAK 2, IGANDEA, LEZON

IV. Esku-soinu topaketa

APIRILAK 3, ASTELEHENA, KULTUR ETXEAN

18:00etan: Danbolin Musika Eskolako instrumentuko ikasleak.

APIRILAK 4, ASTEARTEA, ORDIZIAN

18:30ean: Orioko eta Ordiziako Musika Eskolak.

APIRILAK 5, ASTEAZKENA,KULTUR ETXEAN

18:00etan: Belatrix taldea, ?Bazen behin… opera!?.