Gazteen aisialdiari buruzko lana sarean kontsulta daiteke

Dagoeneko sarean zintzilkatuta dago Gazteen aisialdiari buruz bi gazte oriotarrek egindako lana.

Eider Salegi eta Anuska Esnal oriotarrek Udalaren enkarguz egindako lana, Orioko gazteen aisialdia aztertzen duena, oriora.com orri honetan irakur daiteke dagoeneko, helbide honetan klik eginda:

http://www.oriora.com/Udala/Gazteria/gazteak2.pdf

PDF artxiboak 1,9 MB-ko pisua du. Sarean jarritako bertsio honek testu osoa biltzen du, baina argazki eta grafiko batzuk kendu dizkiogu, sarerako tamaina egokia izan dezan.

Bestalde, Orioko gazteen kontuez hitz egiteko, foro bat sortu da yahoogroups-en. Bertan izena emateko, mezu huts bat bidali behar da honako helbidera:

gazteforo-subscribe(abildua)yahoogroups.com

Behin izena emandakoan, forora mezu bat bidali nahi bada, honako helbidera idatzi behar da:

gazteforo(abildua)yahoogroups.com