Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du martxoaren 28an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.
Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:
- Irakurtzea eta onartzea, egoki bada, 2006ko otsailaren 28ko ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.
- Esleitzea, egoki bada, enkante publikoan Ibai-ondo Ibilbideko 14, 15, 16, eta 17 zenbakidun garajeen salmenta.
- Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orioko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena, Orioko Arau Subsidiarioen 8 Sektorean ?Munto? ?Futbol/Softbol Zelaia? egitasmoa finantzatzeko eta Alkatetzari ahalmen zabala ematea hitzarmen hori sinatzeko.
- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren eta ?INMOBILIARIA DE ORIO TXOKO TXIKI, S.L.? eta ?DESARROLLO Y EDIFICACIONES MENDIBIL, S.L.? Merkataritza Entitateen arteko hirigintza kudeaketaren Hitzarmena, Orioko Udal Planeamenduaren Arau Subsidiarioen 8 Sektorean ?Munto? 38 aparkaleku plaza erosteko eta Alkatetzari ahalmen zabala ematea hitzarmen hori sinatzeko.
- Atxikitzea, egoki bada, EUDEL eta NATURGAS ENERGIA COMERCIALIZADORA, S.A.U.-k sinatutako hitzarmenera, Udalek tokiko jabari publikoaren erabilera pribatua edota aprobetxamendu berezia kudeatzeko.
- Onartzea, egoki bada, Orioko Udal Planeamenduaren Arau Subsidiarioen berrikuste txostenaren egokitzeari dagokion hirigintza dokumentazioa, Kosten Zuzendaritza Orokorrak 2006ko otsailaren 14ko datarekin luzatuta igorritako txostena erantzunez.
- Eskariak eta galderak.