Ostiral gauean, martxoak 24, bideo foruma izango da kultur etxean

OZK taldeak antolatuta, Barbet Schroeder zuzendariaren pelikula bat eskainiko da ostiralean: El misterio Von Bulow

Barbet Schroeder zuzendaria Iranen jaio zen, baina jatorri alemanekoa da. Sorbonan ikasi zuen eta lehenbiziko zuzendari lanak Frantzian egin zituen. Azken urteotako filmak Estatu Batuetan egin ditu. 1990. urtean errodatu zuen pelikula hau, benetako gertaera batean oinarritua. Aktore lanetan Jeremy Irons eta Glenn Close azaltzen dira. Jeremy Ironsek aktore onenaren oskarra irabazi zuen pelikula honetan egindako lanagatik.

Informazio gehiago, ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0100486/

Eta gaztelaniaz:

http://es.movies.yahoo.com/db/f/1/0/108492.html

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.