Udalak euskarazko produktuen katalogoa banatu du egunotan, herriko bi ikastetxeen laguntzarekin. Guztira, katalogoaren 1000 ale erosi ditu Udalak eta, herriko ikasle guztien etxeetara bidaltzeaz gain, herritarren eskura jarri ditu kultur etxean eta udaletxean.
Gabonetako opariei begira, euskarazko produktuak sustatu nahi ditu Udaleko Euskara batzordeak eta horretarako banatu du katalogoa.
Katalogoan euskaraz argitaratzen diren produktu egokienak eta haien inguruko informazioa agertzen dira (argitaletxea, prezio-tartea eta abar), etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izan dezaten. Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu.
Katalogoa zortzi ataletan banatuta dago: musika, filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzako materiala, informatika eta jostailu eta jokoak.
Internetez ere bai
Paperean banatutako liburuxkaz gain, katalogoa Interneten ere badago, helbide honetan:
Webgune hori etengabe eguneratzen da eta bilaketak egiteko aukera eta argitaratu berri diren produktuen informazioa buletin baten bidez jasotzeko aukera ere ematen du.
Gabonen atarian gaudenez, katalogoa tresna baliagarri eta polita da haur eta gaztetxoei opariak euskaraz egiteko.