Mugikortasun Astearen barruan, Udaltalde 21 osatzen duten Udalek plataforma bat jarri dute martxan, autoan egindako joan-etorriak konpartitzea bultzatzeko. Eskualdearen barruan jende asko da egunero batetik bestera mugitu behar duena automobilez (lanerako, ikastera, erosketetara…).
Askotan nork bere autoan egiten ditu desplazamendu horiek eta, programa horren bidez, aukera dago autoa konpartitzeko eta, hartara, gastuak murriztu eta ingurugiroko eragina gutxitzeko.
Programa horretan parte hartzeko interesa dutenek ondoko irudian klik egitea besterik ez dute, Autoan Elkarrekin programaren web orrira joateko.