Udalbatzarra bilduko da asteartean, irailak 27

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du irailaren 27an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.

Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:

  • Hauteskunde-Batzorde Zentralak EAJ-PNV/EA alderdi-koalizioko AINHOA LEUNDA SAN SEBASTIANen alde luzatu duen zinegotzi kredentzialaren berri ematea. Kredentzialean adierazten da zinegotzi izendatua izan dela. Hori guztia, Ainhoa Leunda San Sebastian zinegotzi karguaz jabetu dadin.
  • Onartzea, egoki bada, 2005eko abuztuaren 30eko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
  • Onartzea, egoki bada, 2006ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren Ordenantza Fiskalen aldaketak.
  • Onartzea, egoki bada, araupeko aparkalekuaren udal zerbitzuaren Ordenantza Erregulatzailea.
  • Ebaztea, egoki bada, HARRIBIL DANTZA TALDEAK eskatutako Ekonomia Jardueraren Gaineko Zerga salbuespena.
  • Onartzea, egoki bada, Orioko ?Hondartza? A.I.U.3ko U.E. 3.2. hirigintza-jarduerarako eremuko 10,11,12,13 eta 14 zenbakiko partzelak edo finkak enkante publikoaren bidez arautuko duten Plegu Baldintza Ekonomiko-Administratiboak.
  • Onartzea, egoki bada, Orioko Udal Planeamenduaren Arau Subsidiarioen Bikamiyota sektorearen ?Villa Uri-Berri? eraikinaren planeamenduari eta kudeaketari dagokion Hirigintzako hitzarmenaren testua eta Alkatetza-Lehendakaritzari ahalmen osoa ematea hitzarmena sinatzeko, Orioko Udalaren izenean eta ordezkari gisa.
  • Onartzea, egoki bada, ?Orioko Bariko San Nikolas Parrokia-Elizarekin? sinatu beharreko agiriaren testua. Agiri horretan ?Orioko San Nikolas Kaleko 8. zenbakiko eraikinaren Birgaitze? lanei dagokien finantzazio eta agintekidetza arauen baldintzak ezartzen dira, eta Alkatetza-Lehendakaritzari ahalmen osoa ematea hitzarmena sinatzeko, Orioko Udalaren izenean eta ordezkari gisa.
  • Adostasunezko deuseztatzea, egoki bada, ?HYDRA GESTION DEPORTIVA SL? merkataritza-erakundearekin sinatutako administrazio-kontratua, KARELA KIROLDEGIKO kirol instalazioen kudeaketa integrala egiteko.
  • Onartzea, egoki bada, KARELA KIROLDEGIKO kirol instalazioen kudeaketa integralaren emakida esleitzeko lehiaketa arautuko duten Baldintza-Agiri Juridiko eta Ekonomiko-Administratiboak.
  • Onartzea, egoki bada, Azurza etxeko udal babespeko apartamenduen ostatu eta bizikidetza zerbitzuen Udal Araudia.
  • Eskariak eta galderak.