Txan Magoaren emanaldia izango da Orioko plazan, “Ostegunero” programaren barruan.
Ostegunero programaren baitan haurrentzako ekitaldiak antolatu ditu Orioko Udaleko Kultura batzordeak, abuztuaren bukaera bitartean.
Programa horren barruan, Txan Magoaren emanaldia izango da ostegun honetan, abuztuak 17, arratsaldeko zortzietan hasita.
Ostegunero programako emanaldi guztiak ostegunez izango dira herriko plazan eta 20:00etan hasiko dira. Ekitaldi hauek bi helburu dituzte: batetik, herriko eta kanpoko haurrei euskal giroko ikuskizunak eskaini nahi dizkie Kultura batzordeak, udako programaren barruan eta, bestetik, haurrekin batera haien gurasoak ere mugitu ohi direla aprobetxatuz, herri barruko giroa suspertu nahi du, udako opor usaina hondartza ingurura mugatu ez dadin.
Abuztuaren 17koaz gain, hauek dira datozen asteotan izango diren saioak:
Abuztuaren 24an, txotxongiloak: Euskal ipuinak.
Abuztuaren 31n, pailazoak: Kiki eta Koko.