Iaz “ORIO LORETAN” sariketaren lehen edizioak izan zuen arrakasta ikusirik, aurten ere Udalak saritu egingo ditu herriko balkoirik politenak.
Sariketaren oinarriak iazkoak izango dira
Helburua
Landarez eta lorez ongien apaindutako leiho eta balkoiak sarituko dira
Sariak
Sei sari banatuko dira:
Lehen eremua: Ensantxea, Erriberak eta Bikamiota.
- 185 euro eta landare bat.
- 80 euro eta landare bat.
Bigarren eremua: Alde zaharra.
- 185 euro eta landare bat.
- 80 euro eta landare bat.
Hirugarren eremua: Mutiozabal, Ibai Ondo, Dike eta Anibarko Portua
- 185 euro eta landare bat.
- 80 euro eta landare bat.
Izen-ematea
Parte hartzeko, izena eman behar da, eta izena emateko epea ekainaren 16an bukatuko da.
Izena emateko tokia eta informazioa
Orioko Udaleko Turismo bulegoa (943 83 09 04 / turismoa@oriora.com)
Epaimahaia
Orioko Udaleko Merkataritza eta Turismo batzordea