OZK taldeak beldurrezko zinemaren klasiko bat proiektatuko du: Pesadilla en Elm Street.
Freddy Krueger-ek toki garrantzizkoa irabazia du beldurrezko zinemaren zaleen artean. 1984an estrainatutako film honekin eman zen ezagutzera pertsonaia eta, geroztik, beste 7 pelikulatan parte hartu du.
Dakitenek diote lehendabiziko hau dela serieko filmerik onena. Wes Craven da zuzendaria eta aktoreen artean, Johnny Depp gazte-gazte bat aurki dezakegu, Robert Englund ‘gaiztoa’rekin batera. Hain zuzen, “A Nightmare on Elm Street” hau izan zen Johnny Depp aktorearen lehendabiziko lana protagonista gisa.
Pelikulari buruzko informazio gehiago, ingelesez:
http://www.imdb.com/title/tt0087800/
Eta gaztelaniaz:
http://es.wikipedia.org/wiki/Pesadilla_en_Elm_Street#La_saga
Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.