Guraso Topaketak izenpean hasitako lanari jarraipena emanez, hitzaldi-solasaldia antolatu du Udalak. Asteazkenean izango da, maiatzaren 9an.
Guraso Topaketak Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak antolatu ditu Askagintzarekin batera.
Asteazkeneko saioa kultur etxean izango da, 19:00etan hasita, eta herriko guraso guztiak daude gonbidatuta.
Jorratuko den gaia: Gazteak eta aisialdia Orion. Nola lagundu gure seme-alabei aisialdi osasungarria egiten?
Hizlaria: Txus Congil, prebentziorako teknikaria