Martxoaren 24an iritsiko da Korrika Oriora, baina aurretik ere hainbat ekitaldi daude antolatuta, Korrika Kulturalaren barruan.
Herrian osatu den Korrika batzordeak antolatu ditu ekitaldiak, Udalaren laguntzarekin. Hau da antolatutako programa:
MARTXOAK 22, osteguna
20:00 Portukoplak ikuskizuna eskainiko dute
Kirmen Uribe olerkigileak eta Mikel Urdangarin
abeslariak Kultur Etxean.
MARTXOAK 23, ostirala
15:15 Korrika Txikia ibiliko da herrian barrena.
19:00etatik 21:00etara haurrentzako disko festa alaia
Kosta tailerreko lokalean, Txurrumuski taldeak antolatuta.
MARTXOAK 24, larunbata
14:30 Herriko euskaltzaleen bazkaria Satxota sagardotegian.
Arratsaldean, txikiteo trikitiduna, bertsolari eta guzti.
22:30 Korrika iritsiko da herriko plazara Donostia aldetik.