Aurreneko pelikula otsailaren 3an izango da, 17:00etan hasita: Doraemon gladiadorea.
Pelikula guztiak haurrentzat izango dira eta doan eskainiko dira kultur etxeko areto nagusian.
Orain hasi eta apirilaren bukaera arte bideo emanaldiak antolatuko ditu haurrentzat Txurrumuski aisialdi elkarteak, Udalaren laguntzarekin.
Bideo emanaldiak arratsaldeko bostetan hasiko dira eta, batez ere, herriko haurrei zuzenduak izango dira (9-10 urte artekoentzat). Bideoak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango dira, txandaka, eta aldez aurretik jakinaraziko da zein hizkuntzatan emango den.
Lehenbiziko saiorako Doraemon gladiadorea
aukeratu dute. Doraemon oso pertsonaia ezaguna da haurrentzat, ETBn sarritan eman baitituzte haren marrazki bizidunak.
Bideo emanaldia euskaraz izango da.