Kontsumo gutxiko argiak banatuko dira plazan azaroaren 27an

Datorren azaroaren 27an, asteartearekin, kontsumo gutxiko argiak banatuko dira herriko plazan. Ekimena Energiaren Euskal Erakundeak eta Orioko Udalak antolatu dute, energia berriztagarriak sustatzeko izenpetuta daukaten hitzarmenaren barruan.

Herritar guztiek aukera izango dute doan banatuko diren sortetako bat eskuratzeko. Guztira 300 sorta banatuko dira, eta banaketa arratsaldez egingo da, 16:00etatik 19:00etara.

Sorta bakoitza honela osatuta egongo da:

  • Kontsumo gutxiko bonbilla bat, 75 watioko bonbilla baten argia egiten duena.
  • Etxeko energia-aurrezteari buruzko gida.
  • Ibilgailuentzako biokarburanteei buruzko informazio-liburuxka.
  • Autoen doako gidatze-ikastaroei buruzko informazio-liburuxka

Sorta horietako bat jasotzeko, NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko da. Aurkezten den agiri bakoitzeko sorta bat jaso ahal izango da eta herritar bakoitzak, gehienez ere, bi agiri aurkeztu ahal izango ditu, eta, hortaz, bi sorta eskuratu.