Gaur goizeko 9:00etan prentsaurrekoa eskaini dute udaletxeko Pleno aretoan, larunbatean izango den Orion jai! eguneko hainbat antolatzailek.
Bertan izan dira, Eugenio Cotado Kirol zinegotzia, Igon Lertxundi, Arraun Elkarteko lehendakaria, Jon Redondo Orioko Alkatea, Inmobiliaria Txurrukako ordezkaria eta Julio Aranburu sokasaltoan aritzen den kirolaria.
Jon Redondo Alkateak udalak antolatu dituen ekitaldien berri eman du eta testu honen amaieran programa zein izango den jakiteko aukera duzue. Igon Lertxundik bere aldetik, XIV. Nazioarteko Estropada olinpikoaz hainbat berri eskaini ditu. Guztira mutilen sailan 16 taldek parte hartuko dute eta nesketan, aldiz, 8 taldek. Hainbat txoko ezberdinetatik hurbilduko dira taldeak, besteak beste, Ingalaterra, Frantzia, Portugal, Catalunya, Galiza, Andaluzia eta Euskal Herria.
Inmobiliaria Txurrukako ordezkariak eskerrak eman dizkio udalari eta Arraun Elkarteari honelako ekitaldiak antolatzearren eta beraiek Oriotarrak izaki bertan promozionatzea ezinbestekotzat jotzen dutela adierazi du.
Azkenik, Julio Aranburuk otsailean izan zen Orion Jai! egunean bere errekorra lortzerik izan ez zuenez larunbat honetan lortzen saiatu behar duela azpimarratu du. Gogor aritu da entrenatzen azken asteotan eta errekorra lortzen ari dela dio baina jendaurrean beste kontu bat dela adierazi du.
Animo, beraz, guztiei eta egun on-ona pasa dezuela!!!
Hona hemen PROGRAMA:
Haurrentzat gaztelu intxableak goiz eta arratsaldez (eguraldi onarekin Ibai ondoko Plazan bestela frontoian).
12:00tatik 15:00etara
Gipuzkoako Sagardo Elkarteko 12 sagardogilek beren sagardoen dastaketa eskainiko dute Herriko plazan eta txahal pintxoek ere izango dira. Honako sagardogile hauek izango ditugu plazan: Alberro, Astarbe, Astiazaran, Barkaiztegi, Etxeberria, Iparragirre, Itxas-Buru, Lizeaga, Olaizola, Rezola, Satxota eta Urdaira
Egunsentia Abesbatza kalez kale arituko da kantuan.
16:30tatik 18:00tara
XIV Arraunketa Olinpikoko Nazioarteko Estropada.
18:10
Sari banaketa uretan.
18:30
Julio Aranburu oriotarra sokasaltoan 3.000 saltoko errekorra gainditzen saiatuko da ibai ondoko plazan.
Tolosako Oria Txarangak arratsaldean zehar Orioko kaleak alaituko ditu.