Brasildar perkusioa zer den jakin nahi baduzu eta jotzen ikasi nahi izanez gero Orioko Udalak herriko gazte batzuen laguntzari esker astero klaseak antolatzen ditu.
Astean behin biltzen dira ikasleak Kosta Tailerreko lokal batean perkusio irakaslearekin. Izena eman nahi bazenu eta klaseetan parte hartu nahi izanez gero asteazkenero arratsaldeko 20:00tatik 21:30ak bitarte izaten dira klaseak eta bertara hurbiltzera gonbidatzen zaitugu.
Ondoren zuen lana San Pedrotan jotzeko aukera izango duzue herriko kaleak animatuz.