Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak Askagintzarekin batera antolatutako Guraso Topaketen barruan, hitzaldi-solasaldia izango da ostegunean, apirilak 3, kultur etxean. Ordu eta toki berean txotxongilo emanaldia ere izango da haurrentzat, gurasoek erraztasun gehiago izan ditzaten solasaldian parte hartzeko.
Bai hitzaldi-solasaldia eta bai txotxongilo emanaldia kultur etxean izango dira, 17:30ean hasita. Herriko guraso guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.
Gaia: Bizitzarako trebetasunak: adimen emozionala. Ezaguera, jarrerak, balioak eta bizitzarako trebetasunak menperatzea; guztiak dira lagungarri bizitzan aurrera egiteko.
Hizlaria: Hilario Garrudo, psikologo klinikoa.
Hitzaldi-solasaldia gazteleraz izango da.
Txotxongilo emanaldia
Ordu eta toki berean haurrentzako txotxongilo emanaldia izango da: Zergatik bizi da Txanogorritxoren amona basoan?