Udalbatzarraren ohiko bilkura izango da gaur, martxoaren 31 astelehenean udaletxeko pleno aretoan. Lehenengo deialdia 19:00tan izango da.
GAI ZERRENDA
- Izendatzea, egoki bada, Kontseilari Orokor 1 eta bere ordezkoa Orioko Udaleko ordezkari izateko Kutxako Batzar Nagusian.
- Onartzea, egoki bada, Euskararen Plan Estrategikoa ? Orio 2008-2011.
- Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa Zerbitzuak Orioko Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Bereziaren Eraberritutako Testuari jarritako baldintzak betetzea eta egin dituen oharrak eta ikusitako akatsak zuzentzea.
- Onartzea, egoki bada, A.I.U.2 ?Sistema General Puerto Deportivo de Orio- eremuan kokatuta dauden hiru eraikinen egiturak eta udal jabegoko partzela bat, Eusko Jaurlaritzari saltzea eta Alkateari ahalmen zabala ematea, dagokion salmentako eskritura publikoa izenpetzeko, Orioko Udalaren izenean.
- Baimentzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 2 zenbakidun eraikinean Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuen ustiapen eskubideen lagapena hirugarren batzuei.
- Onartzea, egoki bada, EAE-ANV udal taldeak aurkeztutako mozioa, OKK Gazte Asanbladaren proposamenez, 2008ko martxoaren 4ean ospatutako udalbatzarrako ezohiko bilkuran gertatutakoaren aurrean.
- Eskariak eta galderak.