Otsailaren 23an larunbata, Orion arratsaldeko 17:00etatik aurrera hainbat ekitaldi antolatu dira. Hona hemen arratsalde horretarako Orioko Arraun Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatu dituzten ekitaldien programa:
17:00
XIV. Oriako Trainera Jaitsiera. Bandera Inmobiliaria Txurruka.
18:30tik aurrera
Txakolin dastaketa eta sardinjana herriko plazan. EAEko hiru probintzietatik etorritako txakolin ekoizleak izango ditugu bertan (Arabatik 2, Bizkaiatik 2 eta Gipuzkoatik beste 2).
18:30
Bandera emango zaie estropada irabazi dutenei udaletxean.
19:00
Otxotea Abesbatzaren kontzertua Herriko Plazan.
19:30
Julio Aranburu oriotarra sokasaltoan 3.000 saltoko errekorra gainditzen saiatuko da Herriko Plazan.
Tolosako Oria Txarangak arratsalde osoan zehar Orioko kaleak alaituko ditu.
Animatu eta hurbil zaite festa girora!!!