Udal Kanpinerako Zaindari bat kontratatzeko deialdia.

Udalak udal kanpinerako zaindari bat kontratatu nahi du denboraldi baterako.

Hartuko den langilearen kontratua lan-zuzenbideko erregimenean egingo da, denboraldi baterako, kanpina zabalik dagoen denboraldian lan egiteko.

IZANGAIEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAK:

  • Gutxienezko adina : 18 urte beteak izatea.
  • Gutxienezko titulazioa: DBH, LH1 edo parekoa den titulazio maila izatea.
  • Euskararen ezagupena: hitz egiteko mailan, lanpostuari dagozkion funtzioak egoki bete ahal izateko neurrian.
  • Autoa gidatzeko karneta izatea, B1 tipokoa.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA:

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA:

Urtarrilaren 14tik 31ra bitarte, biak barne.